NORTZUK GARA
2006ko ekainaren 13an Igorren sortu zan irabasi-asmorik gabeko elkarte bat gara.
Elkarte honen helburua mendi lasterketen iguruan mugitzen den jendea giro onean elkartzea da, kirol hau bultzatuz. Eta helburu hau lortzeko mendi lasterketak antolatu eta beraiekin zer ikusi duen ekintzetan parte hartuko du.
Gaur egun elkarte honen egoitza Zornotzan dago, baina betidanik mendia gustatu zaigun, eta mendi lasterketak batu gaituen, herri desberdinetako, elkarte desberdinetako, lagun talde bat gara.
Experientzia hdikoak mendi munduan eta azkeneko urteotan mendi lasterketa askotan parte hartutakoak gara: Zegama-Aizkorri, Berga, SkyRace Andorra, Alpino Madrileño, Ultra Trail Mont Blanc, Euskal Endurance, Galartleiz, Bera, Aloña, Lakuntza, Gorbea Barren, etab. Munduko Kopa, Espainiako Kopa, EH-ko Kopa, etab.
ZER DIRA MENDI LASTERKETAK
Euskal Mendizale Federazioaren barne dagoen diziplina bat da. Hauek udan zein neguan egin daitezke, eta ahal bezain arinen, oinez betetzen diren mendiko ibilbideak dira; beti ere %40 baino malda gitxiagokoak edo 2. mailako zailtasun teknikotik berakoak.
Mendi Lasterketak sailkatuta daude: Behe-mailakoak (300m>1.000m), Erdi-mailakoak (>1.000m), Goi-mailakoak (>2.000m) eta Skyrunning (FSA).
EMF-ren baimen eta araudipean Euskadiko Kopa eta Txapelketa antolatzen dira. Txapelketa egun bateko lasterketa da eta Kopa lasterketa desberdinak osatzen dute. Froga bakoitzean puntuazio bat dago eta azkenean puntuazio altuenak irabasten du Euskadiko Kopa urte hortan.
Era berean FEDME-k Espainiako Kopa eta Txapelketaren arduraduna da eta FSA Munduko Koparena.
Mendiko Lasterketak kirol bezala igoera handia jasan dua azkeneko urteotan ikuspuntu guztietatik: gero eta lasterketa gehiago antolatzen dira, gero eta jende gehiago erakartzen dute, gero eta babesle gehiago sartzen hari dira, gero eta medio gehiagotan agertzen dira (aldizkariak, telebista,...).